Iturria: ZICLA®

Koala proiektua: Errotulazio eta inpresio hondakinen kudeaketa hobetzea ekonomia zirkularraren estrategiak aplikatuz

koala proiektuaKoala Rotulación, errotulazioa eta inprimazio digitala egiten duen eta Basauriko (Bizkaia) Arteagoiti poligonoan ezarrita dagoen enpresa da, eta Koala proiektuarekin bere errotulazio eta inpresio prozesuetan sortutako hondakin inerteen kudeaketa hobetu du ekonomia zirkularraren estrategien aplikazioaren bidez.

Proiektuak aipatutako kudeaketaren analisi sakon bat suposatu du eta ildo berean, kudeaketa hobetzeko aukerak aztertu dira, aurki Ingurumen Kudeaketaren ISO 14001 Ziurtagiria lortzeko helburuarekin.

 

Koala proiektuan burututako jarduerak.

Proiektuan zehar, hurrengo jarduerak garatu dira:

  • Enpresaren eguneroko jardueran sortutako hondakinen jatorria eta ezaugarriak identifikatzea.
  • Kudeaketarako alternatiba jasangarriagoak definitzea ekonomia zirkularraren arabera, konkretuki berrerabilpen, ekodiseinu eta balio katearen ingurumen trakzioa bezalako estrategien bidez.
  • Epe labur, ertain eta luzera aplikatzeko Kudeaketaren hobekuntza plan baten elaborazioa, aurreko puntuetan lortutako emaitzak bide-orri batean bilduz.

 

Koala proiektuaren finantzazioa.

koala proiektuaKoala proiektuak Behargintza Basauri-Etxebarri erakundearen diru-laguntza deialdiko finantzazioa izan du. Diru-laguntza hauek, bi herrien industrialdeetako enpresa txiki eta ertainei bideratuta daude euren lehiakortasuna hobetze aldera proposatzen dituzten poriektuak diseinatu eta gauzatzeko.

 

 

 

Koala proiektua eta ZICLA.

ZICLA ingurumen aholkulari moduan aritu da Koala proiektuan, produktu birziklatuen berrikuntzan eta ekonomia zirkularraren inguruko proiektuetan duen ibilbide zabala dela eta.