RESEAT: Erabileraz Kanpoko Ibilgailuen eserlekuak: altzarigintzarako berrerabilpena.

erabileraz kanpoko ibilgailuen eserlekuakRESEAT proiektuaren helburua Erabileraz Kanpoko Ibilgailuen eserlekuak erabiliz altzarigintzarako lerro berri bat eko-diseinatzea eta garatzea izan zen.

RESEAT inguratzailea den eserleku bat da, oso erosoa eta kalitate handikoa. Hasiera bateko eserlekuaren mogimenduak mantentzen ditu, ezagut daiteken diseinu batekin, non berrerabilia izan den elementu baten balio antzeman daiteken. Contract merkaturako dago diseinatua bereziki:

  • Espazio publikoa.
  • Itxarongelak.
  • Tabernak.
  • Kafetegiak.
  • Etab.

Eserleku bikoitzaren bertsioa erabilgarri egongo da aurki.

Erabileraz kanpoko ibilgailuen eserlekuak berrerabiliz: Upcycling-a.

Argi dago RESEAT oraindik erabilgarriak diren eta baztertuak izan diren pieza eta elementuak berrerabiltzeko eta prestatzeko proiektu bat dela. Horrela agerikoa den “upcycling” bat eskaintzen du, eta eserleku hauek zabortegi batean edo desegitegi batean ez amaitzeko irtenbide bat sortuz.

Eraldatze prozesua.

Eraldatze prozesuaren lehenengo pausua erabileraz kanpoko ibilgailuetatik egoera onean zeuden aurrkaldeko eserlekuak kentzea izan zen. Ondoren, garbitu egin ziren eta altzairu herdogaitzeko metalezko hodien estruktura baten gainean muntatu ziren. Hodi hauek oso erraz birziklatu daitezke, baita kolore ezberdinetan fabrikatu ere.

Behin prozesu osoaren bideragarritasun teknikoa eta ingurumen bideragarritasuna bermatuak izan zirenean, eserleku hauek merkataratu ahal izatearen bideragarritasun ekonomikoa ebaluatu zen.

Partzuergoa eta finantzaketa.

erabileraz kanpoko ibilgailuen eserlekuakAlgon izan zen proiektuaren buru, eta bertan Ideilan-en, Icaza-ren, Econia-ren, ZICLA-ren eta Habic-en parte-hartzearekin. Proiektu hau Ihobek 2016. urtean bultzatutako eta Europako Eskualde Garapenerako Funtsak finantzatutako eta ekonomia zirkularra frogatzeko proiektu industrial sorta baten barne dago. Eserlekuak Vidaurreta eta Deusto auto-desegiteetatik hautatuak eta erauziak izan ziren.