Bloga

RESEAT eserlekua AETRAC jardunaldian Bartzelonako Automobile topaketaren baitan.

12 Mai, 2017 | Beste batzuk, Ekonomia zirkularra | 0 comments

aetracAutomobile Barcelona topaketaren baitan, lehen Salón del Automóvil de Barcelona deiturikoa, Kataluniako Erabileraz Kanpoko Ibilgailuen Tratamendurako Enpresen Elkarteak (AETRAC), AEDRA eta SIGRAUTO-rekin batera, sektorean eman diren berrikuntza legalak eztabaidatzeko jardunaldi tekniko bat antolatu dute maiatzaren 15erako.

Hizlarien artean, Santiago Dávila, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Aholkulari Teknikoa, Pilar Chiva, Kataluniako Hondakin Agentziako birziklapenaren bultzatze eta prebentziorako Saileko zuzendaria, Adrià Puigpelat, Bartzelonako Trafikoaren probintzia-zuzendaria, Jose Luis Legazpi eta Rafael Pardo, AEDRA-ko Presidente eta Zuzendari Nagusia hurrenez hurren eta Carlos Mataix, Sigrauto-ko presidentea egongo dira.

RESEAT eserlekua.

170513 RESEAT economia circular vehiculo fuera usoJardunaldiaren baitan RESEAT aurkeztuko da, erosotasun eta kalitate oso altuko eserleku bat, erabileraz kanpoko ibilgailuetatik (VFU gaztelaniaz) eratorritako eserlekuekin egina. Eserlekua Tratamendurako Zentro Baimendu batean utzitako VFU batetik erauzten da, garbiketa eta higienizazio prozesu batetik pasarazten da eta kolore ezberdinetako altzairu herdoilgaitzezko egitura batean muntatzen da.

RESEAT contract merkaturako diseinatu izan da bereziki: espazio publikoak, itxarongelak, tabernak, kafetegiak, etab. Eserleku bikoitzeko eredu batean egongo da eskuragarri ere bai.

RESEAT, Tabakalerako Basque Living espazioan eta Icaza, altzarien banaketa enpresaren showroom-ean (Bilbo) egon da ikusgarri. Automobile Barcelona topaketatik pasa ondoren, RESEAT bestelako azoka eta topaketetan egongo da ere bai.

RESEAT FEDER programa Europarrean.

161212 IHOBE plasticos reciclados vehiculos fuera uso3RESEAT Ekonomia Zirkularra Erakusteko 2016ko Proiektuen programaren baitan garatu da FEDER funtsa europarrek eta Ihobek, Ingurumen Kudeaketarako Eusko Jaurlaritzaren Hiri Baltzuak finantzatuta.

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude