Bloga

Poliuretano hondakinak berrerabiltzea bilatuko duen Europa mailako proiektu bat.

5 Abe, 2017 | Beste batzuk, Ekonomia zirkularra | 0 comments

LIFE REPOLYUSE proiektuak ( “Recovery of Polyurethane for Reuse in Eco-efficient materials“), Burgoseko Unibertsitatearen lidergopean, poliuretano hondakinen balorizazioa bultzatzea bilatzen du, eraikuntza sektorerako material berrietan integratuz. Proiektuak Europan Batasunaren LIFE programaren finantzazioa jasoko du.

LIFE REPOLYUSE proiektua.

Proiektua, Burgoseko Unibertsitateko Eraikuntzaren Ingeniaritza aztertzen duen taldeak koordinatuko du eta bere partaideak Exergy Ltd. (Erresuma Batua), TECSA Empresa Constructora, S.A. (Espainia) eta Yesyforma Europa, S.L. (Espainia) izango dira.

Proiektuaren helburua.

Europan 3,5 milioi tona poliuretano erabiltzen dira urtero, horietatik 675 tona hondakin bihurtzen dira urtero. Gaur egun, hondakin hauen zati bat hondakin inerte moduan kudeatzen da edo ingurumen aldetik jasangarriak ez diren teknikak erabiliz berreskuratzen dira eta %68 inguru hondakindegira eramaten dira zuzenean.

Horregatik, poriektu honek hondakin hauen balorizazioa bultzatzea bilatzen du. Horretarako, eraikuntzarako material berrietan hondakin hauek integratzea ahalbidetuko duen teknologia berri bat garatuko da, haien bizi zikloa handituz.

Produktu hauek eraikuntzan erabiltzea, sektore honetan baliabide natural gutxiago erabiltzea ahalbidetuko du baita eraikinen energia efizientzia hobetzea. Gainera, merkatuan existitzen diren produktu arruntekin konparatuta, fabrikazio kostuak %18 jaistea espero da.

ZICLA eta poliuretano hondakinak.

LIFE REPOLYUSEZICLA poliuretano hondakinak berrerabiltzeko proiektu batean parte hartu du. Kasu honetan, helburua poliuretano hautsekin ohol zurrunak fabrikatzea izan zen, baita erlazionatutako teknología garatzea ere. Proiektuan zehar ohol hauen fabrikazioaren eta hondakinen garraio eraginkorraren bideragarritasun ekonomiakoa ebaluatu zen baita ere.

 

 

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude