Euskadik 48 milioi tona material kontsumitu zituen 2016ean, eta horien %70 material inportatuak izan ziren. Gainera, 6 milioi tona hondakin sortu zituen eta horietatik %54 birziklatuak izan ziren. Zentzu honetan, ekonomia zirkularrago batera zuzendutako trantsizioak lurraldearen lehiakortasuna hobetzeko aukera handiak eskainiko lituzke eta norabide jasangarriago batean aurrera egitea ahalbidetuko luke.
Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko trantsizioa bultzatu nahi du ekonomia zirkularrago baterantz, berrikuntzaren, ekintzailetzaren eta lankidetza publiko-pribatuko eredu baten bitartez herritarrak, enpresak eta Administrazioa helburu komun baten lorpenean inplikatuz, guzti hau 2030erako Euskadiko Ekonomia Zirkularraren Estrategia erabiliz.
Hauek dira 2030 urterako aurreikusi diren helburu estrategikoak:
- Materialen produktibitatea %30 handitzea.
- Material birziklatuaren erabilera-tasa bikoiztea.
- BPG-aren unitate bakoitzeko sortzen diren hondakinen tasa %40 murriztea.
- 3.000 lanpostu baino gehiago sortzea ekonomia zirkularraren alorrean.
- Elikagai-hondakinen sorrera %50 murriztea.
- Plastikoen gehiegizko erabilera murriztea.
Euskadiko Ekonomia Zirkularraren Estrategia lantzeko parte-hartze foroa.
Urtarilak 16 Bilboko Bizkaia aretoan Euskadiko ekonomia zirkularraren 2030erako estrategia lantzeko parte-hartze foroa ospatu zen. EAEko ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-eragile guztiei zuzentzen zaien topaketa honetan, Eusko Jaurlaritzak Ekonomia Zirkularraren 2030erako Estrategia definitzeko jarraitu duen prozesua aurkeztuko zen.
Jardunaldian zehar, enpresa ezberdinetatik bertaratutakoek, haien artean Zicla-ko teknikariak, lan-mahaietan parte hartu ahal izango zuten, non ekarpenak jaso ziren gero estrategiaren behin betiko testura gehitzeko. Mahaietan landutako gai ezberdinak hurrengoak izan ziren:
- Berrikuntza eta baliabideen erabilera eraginkorra fabrikaziaoren alorrean.
- Enplegu eta negozio zirkular eredu berriak.
- Elikadura zirkularra.
- Eraikuntza eta Birgaitze iraunkorra.
- Hondakinak lehengai sekundario gisa.
Topaketa Eusko Jaurlaritzaren ingurumen Sailburuordetzak eta Ihobe, Eusko Jaurlaritzaren Herri baltzuak antolatu zuten.
Ekonomia Zirkularraren beste Estrategia batzuk.
Euskal estrategia, Katalunia edo Gaztela eta Lehoi bezalako beste Autonomi Erkidego batzuek garatutako estrategiekin eta aprobatzeko bidean dagoen Espainia mailako Estrategiarekin batzen da.
0 Comments