Bloga

Kataluniako Hondakin Agentzia eta ekonomia zirkularra sustatzeko diru-laguntzak.

24 Uzt, 2018 | Beste batzuk | 0 comments

Kataluiniako Hondakin Agentziaren diru-laguntzakPasa den uztailak 16ean Kataluiniako Hondakin Agentziak ekonomia zirkularra sustatzeko duen diru-laguntzen deialdira aupuntatzeko epea amaitu zen. Laguntza hauek enpresa txiki eta ertainei bideratuta daude ekonomia zikularraren alorrean produktu edo zerbitzu berriak, prototipoak edo proiektu erakusgarriak garatu ditzaten. Aurten, laguntza hauek 830.000 euroko balio izango dute eta aurrekontuetako baliabideen arabera zifra handitu daiteke.

Kataluiniako Hondakin Agentziaren diru-laguntzak.

Laguntza hauen helburu nagusia, enpresek haien hondakinen kudeaketa jorratuz ingurumenarekiko jarrera hobetzea eta produkzio eta kontsumo eredu zirkularrago batzuetarako trantsizio arinago eta eraginkorrago bat sustatzea da.

Laguntza hauek hondakinen prebentziorako ikerketak eta tratamendurako teknologia berriak lantzen dituzten eta ekonomia zikularrarekin lotura enpresen jarduerak finantzatuko dituzte. Halaber, laguntzak ekonomia zirkularraren azelerazioa ahalbidetzen duten edo hondakinen prebentzioa sustatzen duten poriektuei bideratuta egongo dira.

Zergatik Enpresa Txiki eta Ertainak?

Kataluniako Hondakin Agentziaren ustez, garrantzizsua da ETE-ak diru-laguntza hauetara aurkeztu ahal izatea, izan ere paper erabitzilea dute lan-postuen eraketan enpresa munduan eta gizarte egonkortasun eta garapen ekonomikorako eragile bat dira.

Nork eskatu ditzake laguntzak?

Merkaturatzeko proiektuak aurkeztu daitezke (A klasea) edo garapenerako eta froga pilotuak egiteko proiektuak (B klasea) hurrengo kategorietan:

  • Produktu edo zerbitzuen ekodiseinua ura ez den baliabide materialen efizientzia handiagoa lortzeko bizi ziklo osoan zehar, hondakinak murrizteko fabrikazio fasean soilik zentratzen diren proiektuak salbuetsita, zeintzuk haien subentzio-lerro propioa daukaten: industria hondakinen prebentziorako, berrerabilpenerako prestatzeko eta birziklapenerako proiektuak burutzeko diru-laguntzk. Beharrezkoa da proiektuaren baitan produktu edo zerbitzuaren bizi zikloaren analisi bat burutzea, analisia aurretiaz eginda dagoela frogatu daitekeen kasuetan izan ezik. Adibideak: produktu desmaterializauak, multifuntzionalak, material birziklatuekin eginak, bizitza luzekoak, konpongarriak, birziklagarriak, modularrak, eduneragarriak, etab.
  • Baliabideen efizientzia sustatzen duten negozio eredu berriak (zerbitizazioa, elkarlaneko ekonomia, etab.)
  • Produktuen berrerabilpena eta konponketa.
  • Erabilitako produktuak bueltan emateko zerbitzuak, produktuen banatzaileak edo fabrikatzaileak sustatuta, horiek berrerabiltzeko, remanufakturatzeko edo birziklatzeko (take-back schemes).
  • Remanufaktura.
  • Industria sinbiosia ura ez diren baliabide materialen efizientzia sustatzeko.
  • Material birziklatuen aplikazio berriak.
  • Egun balioztatzen ez diren hondakinak berreskuratzeko prozesu eso teknologia berriak edo hondakinak balioztatzeko existitzen diren teknologien errendimendua edota kalitatea hobetzea.
  • Hondakindegietako meatzaritza materialak berreskuratzeko.

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude