FENIX Proiektua: Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinetatik datozen plastiko estirenikozko lehengai berri baten garapena.

Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinak geroz eta gehiago handitzen ari dira euren berrikuntza eta ordezkapen zikloak geroz eta motzagoak direlako. Trena Elektiko eta Elektronikoen Hondakinek osagai arriskutsuak dituzte eta hauek arazo garrantzitsuak sor ditzakete hauen kodeaketan, hori dela eta askotan ezin izan dira birziklapen neurri egokiak lortu.

Egoera honetaz gain, hondakin hauek kontrolik gabe ari dira Europar Batasunetik ateratzen, eta honela oso zaila da hauen kudeaketa kontrolatzea. Hondakin hauek kaltegarriak dira gizakien osasunerako, baita helmugatzat duten eskualdeen ingrumenerako ere. Kudeaketa zailaren ondorioz balio ekonomiko handia duten osagai asko galdu daitezke.

FENIX proiektua.

200130 fenix reciclaje esiduos RAEE AlemaniaProiektuaren helburua bere konposaketa heterogeneoa dela eta, zabortegira oraindik doazen tresna elektriko eta elektronikoko hondakinen birziklapen prozesuko hondar frakziotik kalitatezko galauts plastikoak egitea da. Frakzio hau kutsatuta ez dauden TEEH-eko birziklapen prozesuan sortzen da eta bertan honako prozesu hauek hartzen dute parte:

  • Birrinketa.
  • Bereizketa.
  • Sailkapena.

 

 

Partzuergoa.

FENIX Indumetal Recycling-ak burutu egin du eta bertan Eusko Jaurlaritzak IHOBE erakunde publikoaren medio, GAIKER-IK4 Teknologi Zentroak, ALIGOPLAST kalitatezko plastikozko galauts fabrikatzaileak eta ZICLAk parte hartu dute.

FENIX Euskadiko Ekonomia Zirkularra Frogatzeko Proiektuen alorrean.

tresna elektriko eta elektronikoen hondakinakFENIX proiektua Euskadiko Ekonomia Zirkularra Frogatzeko Proiektuetako bat da, Ihobe erakunde publikoak bultzatua hondakin fluxu ezberdinei konponbide zirkularra emateko eta hauek ezarpen industrial bat izan dezaten, empresen arteko elkarlana eta proiektuen garepena bilatzen duen iniziatiba baten alorrean.