Zipper® sistema trafiko-fluxuak berizteko.

zipperBAABProiektuaren helburua egurats zabalarekiko erresistentzia handia erakusten duen eta egun zein gauez ikusgaitasun handia eskaintzen duen trafiko fluxuak bereizteko sistema modular bat ekodiseinatzea, garatzea eta fabrikatzea izan da, ZICLA-ren zigilupean. Horretaz gain, sistema modularraren piezak material birziklatu eta birziklagarriz osatuak izan behar ziren ere bai. Bai diseinu zein garapena eta fabrikaziorako material eta teknologiarik egokienen bilaketa, ZICLA-n burutu izan dira.

 

 

 

Emaitza.

Emaitza bi piezaz osatutako sistema izan da, edozein motatako bide eta beharretara egokitu daitezkeenak. Sistema osoa ingurumen inpaktua murrizteko pentsatuta dago eta piezak fabrikatzeko hainbat hondakinetatik birziklatutako plastikozko galautsak erabili dira: erabileraz kanpoko kable elektrikoen estaldura, mahuka zaharrak, lonak, banderolak, etab. Halaber, piezak guztiz birziklagarriak dira.

Zipper® sistemak txirrindulariaren segurtasuna handitzen du bidegorrian zehar bere diseinu original eta sendoari esker eta bere ikusgaitasun handiko laminei esker, ikusmena ziurtatzen dutenak edozein angelutatik.