Eraikuntza ingurumen inpaktu handia duen sektorea da:
- Litosferatik erauzitako lehengaien %60a kontsumitzen du,
- Atmosferara egiten diren CO2 isurien %50aren erantzule da,
- Biztanle bakoitzeko 1,1 tona hondakin sortzen ditu urtean, eta horietatik Katalunian % garrantzitsu bat zabortegian amaitzen du.
Hondakinak eraikuntza eta eraiste faseetan sortzen dira; nahastutako eraispen materialak gehienetan zabortegian amaitzen dute.
Orokorrean, ez da ingurumen inpaktuen prebentziorik egiten, ezta ere proiektuan, obraren exekuzio garaian edo eraiste ordua heldutakoan, eta prozesuaren amaieran ekitea nahiago izaten da:
- ingurumen irizpideak berandu txertatzen saiatzen dira, proiektua behin eginda dagoenean
- proiektuak markatutako norabidearekiko aldaketa bat proposatzen da.
Obra batek bere bizitzaren fase bakoitzean (promozioa => proiektua => exekuzioa => erabilera => eraispena) duen ingurumen inpaktuaren ulermen argia falta da.
Proiektua.
Proiektua, Cámara Oficial de Contratistas de Cataluña erakundeak bultzatua, zenbait lantaldetan antolatu zen: obra zibila, egiturak, fatxadak, estaldurak eta akaberak eta ingurumena, azken hau zeharkakoa. Proiektuan zehar Zicla-k kontalari papera egin zuen eta eraikuntza sektorearen produktibitatea handitzeko proposamenak egin zituen, prezio handitze bat suposatzen ez duten neurri berritzaileak hartzearen bidez. Proposamen hauek bi forma izan zituzten:
- Epe laburrean ezarri ahalko liratekeen proposamenak
- Epe ertain-luzean identifikatu edo burutu beharko liratekeen proposamenak.
0 Comments