Iturria: Proiektuaren partzuergoa.

GOMAZKO: Kautxu industrialaren sektorean ekonomia zirkularrerako sare industriala.

Kautxuaren forma, tamaina, osaera eta termoegonkortasuna direla-eta, zaila da kautxu tekniko eta industrialeko hondakinak kudeatzea; izan ere, korronte batzuen balorizazio energetikoa alde batera utzita, eta desbulkanizazio-instalaziorik ezean, gaur egun ez dago konponbide bideragarririk Euskal Autonomia Erkidegoan. Pneumatikoetatik ez datozen industria ondoko kautxuaren hondakin horiek, normalean, ETE ugarik sortzen dituzte. Enpresa txiki eta ertain horiek 200 tona hondakin baino gutxiago sortzen dituzte urtean kasu gehienetan, eta ez dute aukerarik izaten lanean ari diren kautxuaren familia desberdinetatik hondakinak bereizteko, eta prozesua zailtzen dute, kolore beltzeko produktuen prebalentziak eraginda. Euskadin 2.000 tona hondakin sor daitezke urtean, hau da, estatuan sortutako kautxu teknikoko hondakinen % 20.

Helburua eta jarduera-ildoak.

GOMAZKOren helburu nagusia ekonomia zirkularreko ibilbide berri bat zehaztea da, pneumatikoetatik ez datozen kautxu bulkanizatu industrialen hondakinentzat. Erronka tekniko eta ekonomikoa hondakin horiek xehatuta dituzten kautxu teknikoen formulazioak garatzeko aukera erakustea da. Horrela, Euskadin kautxu industrialeko 1.000 tona hondakin inguru kontsumi daitezkeela kalkulatzen da.

GOMAZKOren jarduera-ildoen artean honako hauek daude:

  • kautxu industriala egiten duten eta hondakinak sortzen dituzten enpresen euskal merkatua mapeatu eta sailkatzea
  • kautxu tekniko industrialeko hondakin-korronteak lortzea mota horretako hondakinak sortzen dituzten 15 enpresatatik
  • enpresa sortzaileen tipologien arabera xehatutako materialak lortzea industria-instalazioetan, enpresa sortzaileei beren prozesuetan lehengai gisa berriz sar ditzaten.
  • Kautxua birziklatzeko edukiak dituzten nahasketak fabrikatzea eta ezaugarritzea, sektorerako formatu estandarretan, eta bezeroentzako piezak lortzea nahasketa horietatik abiatuta, GOMAZKOn parte hartzen duten sektoreko enpresetako bezeroen lan-espezifikazioen arabera.

Emaitzak.

  • 13 enpresatatik datozen kautxu industrialeko 25 material jaso, karakterizatu eta diagnostikatzea.
  • ZORROZAn enpresa sortzaile bakoitzaren hondakinak material birrinduak lortzea. Zailtasun teknikoengatik birrindu ezin izan ziren material batzuk baztertu ondoren, birrindutako 3 material bidali ziren beren enpresa sortzaileetara, prozesura zuzenean berrabiarazteko, EPDM plantxa bat fabrikatu zen bi kasutan ekoizleentzat, eta gainerako material birringarriak bigarren mailako nahasketa orokor bat lortzeko erabili ziren.
  • Bigarren mailako nahasketa orokorra POLIELASTICen produkzioko azken nahasketak fabrikatzeko erabili zen, sektorerako formatu estandarretan, kautxu birziklatutaren %5etik %40ra bitarteko edukiarekin, EPDM oinarriarekin eta kasu bakoitzean beharrezkoak diren gehigarri teknikoekin. Nahasketak berriro eskaini zitzaizkien nahaste horietan interesa zuten enpresa sortzaileei, eta interesa sortu zen enpresa bezero batzuetan, bidalitako nahasketekin fabrikatutako piezak ekarri baitituzte.
  • ALGORen azken piezak ekoiztea nahasketa horietatik abiatuta ere, bezeroaren baldintzak betez, %10eko birziklapena erabiliz enpresaren ohiko aplikazioen %25ean gutxienez

Enpresa parte-hartzaileak eta finantzaketa.

POLIELASTICek, kautxuzko mota guztietako nahasketak garatu eta fabrikatzen dituen enpresak, gidatu du GOMAZKO, eta ZICLAz gain, VULCANIZADOS ALGOR kautxuzko piezak fabrikatzen dituen konpainia, ZORROZA hondakinak kudeatzeko enpresa eta GAIKER Zentro Teknologikoa aritu dira elkarlanean.

gomazko

POLIELASTICek, kautxuzko mota guztietako nahasketak garatu eta fabrikatzen dituen enpresak, gidatu du GOMAZKO, eta ZICLAz gain, VULCANIZADOS ALGOR kautxuzko piezak fabrikatzen dituen konpainia, ZORROZA hondakinak kudeatzeko enpresa eta GAIKER Zentro Teknologikoa aritu dira elkarlanean.

gomazko

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude