Erabileraz kanpoko ibilgailuen tratamenduaren merkatuaren egoeraren diagnosia.

Erabileraz Kanpoko Ibilgailuak kudeatzeko arloan nabaritako aldaketa handi hau, egunez egun zorrotzagoa den legegintzaren ondorio zuzen bat da. Orain dela gutxirarte, nahikoa zen lurrazal bat eta hesi bat edukitzearekin autoak desegiteko eremu bat sortzeko. Ez zen descontaminaziorik existitzen, autoak bata bestearen gainean pilatzen ziren eta ez zegoen inungo kontrolik Erabileraz Kanpoko Ibilgailuek isurtzen zituzten fluidoak lurra kutsatu ez zezaten. Gaur egun, hau pentsaezina da, jarraitu beharreko directiva oso argi batzuk daude.

Erabileraz Kanpoko Ibilgailuak tratatzeko baimendun diren zentruak.

Evehiculos fuera de usogungo arautegiak Erabileraz Kanpoko Ibilgailuak hauen tratamendurako baimena duen zentru batera eraban behar direla esaten du. Zentru honen instalazioak homologatuak egon behar dira, hau da, baldintza tekniko eta ingurugiro baldintza guztiak bete behar ditu, eta “Suntsipen edo Deskontaminazio Agiria” hedatzeko arduraduna da. Agiri hau, autoa Trafiko Erregistroa utzi ahal izateko beharrezkoa da.

 

 

Proiektuaren eremua eta helburua.

vehiculos fuera de usoProiektu honen helburua, bezeroari logistika empresa bat eta erabileraz kanpoko autoen tratamenduaren merkatuaren egoeraren diagnosi bat eskaintzea da; EBen 2000/53 Direktiba Europarrak eta honen estatu mailako ( 2002ko Abenduaren 2ko 1383/02 Errege Dekretua) eta autonomía erkidegoetako transposizioak azaldutako  alor normativo berria kontuan izanik.

Proiektua hurrengo kategorietan sailkatu daitezkeen erabileraz kanpoko autoen kudeaketaz arduratu zen:

  • Autoak.
  • Kamioiak.
  • Autobusak.

 

Proiektuaren emaitzak.

EGUNGO ERABILERAZ KANPOKO IBILGAILUEN KUDEAKETAREN KARAKTERIZAZIOA.

  • Erabileraz Kanpoko Ibilgailuen kudeaketa egokitzen duen alor legala, EB mailan, estatu mailan eta autonomía erkidegoen mailan.
  • Lan hauetan parte hartzen duten aktore publiko eta pribatuak: kudeaketa sistema integratuak, ibilgailuen fabrikatzaileak, administrazioak…
  • Erabileraz Kanpoko Ibilgailuen tratamendurako baimena duten zentruak.
  • Erabileraz Kanpoko Ibilgailuen tratamendua: deskontaminazioa, berrerabilgarriak diren osagaien berreskuraketa, biltegiratzea eta trinkotzea, zatitzea, metalezko partearen eta beste zati batzuen birziklapena.

ERABILERAZ KANPOKO IBILGAILUEN KIDE DEN MERKATUAREN AZTERKETA.

  • Espainian orain Erabileraz Kanpoko Ibilgailuen tratamenduan lan egiten duten empresa garrantzitsuenak.
  • Ezaugarriak: dimentsioak, fakturazioa, zein taldeetan hartzen duten parte.
  • Nola funtzionatzen duten.
  • Tratamenduaren ondoren baloragarriak eta baloragaitzak diren zatien zenbaketa.
  • Zati hauen komerzializazio alternatiborako azterketa.
  • Salmenta prezioa eta espero daitekeen diru-sarrera.
  • Gertatu daitezken egoerak.