Iturria: ZICLA®

Ekoetiketak eta Ekonomia Zirkularra.

ekoetiketakEuropar Komisioak Ekonomia Zirkularraren inguruko neurrien pakete berri bat garatu du Europako enpresa eta kontsumitzaileak laguntzeko ekonomia sendoago eta zirkularrago bateranzko trantsizioan, baliabideak modu jasangarriago batean erabiltzeko. Proposameneko neurriek produktuen bizi zikloen «zikloa ixtera» lagunduko dute birziklapen eta berrerabilpen handiago baten bidez eta onurak ekarriko dituzte bai ingurumenaren aldetik eta ekonomiaren aldetik ere bai. Proposamen hauek lehengaien, produktuen eta hondakinen balio handien ateratzea bilatzen dute, energia aurrezpena bultzatuz eta negutegi efektuko gasen isurketak murriztuz.

Frogatu izan da helburu hauek lortzeko gehien laguntzen duten tresnetako bat produktuak eta zerbitzuak ekoetiketatzeko sistemak direla. Sistema hauek, legeaz haratago dauden ingurumen irizpideak betetzen dituzten produktu eta zerbitzuak kontsumitzaileen aurrean bereizteko balio dute.

Ekonomia Zirkularrerako Planean.

Ekonomia Zirkularrerako Planean, Komisioak kontsumitzaileari ingurumen aspektuen informazio argi eta homogeneoa emateari garrantzi berezia ematen dio, irizpide ezberdinak erabiltzen dituzten ekoetiketa ezberdinek eragin dezaketen nahastea ekidinez. Horregatik, gaur egun EB-an erabileran dauden ekoetiketak produktu eta zerbitzuen ingurumen aspektuaren inguruko informazio argia, zehatza eta objektiboa emateko egokitzen ari dira.

Ingurumen kalitatearen berme Bereizgarria.

ekoetiketakIngurumen kalitatearen berme Bereizgarria, Kataluniako Generalitat erakundeak  produktu eta zerbitzuentzako garatutako ekoetiketa bat da eta bere helburua, ekoizle eta kontsumitzaileen artean Ekonomia Berdea eta Ekonomia Zirkularraren irizpideak sustatzea da.

Ekoetiketa hau lortzeko erabilitako irizpideak bi taldeetan banatuta daude, kategoria edo maila zehatzari dagozkion ingurumen irizpide orokorrak eta azpi-maila bakoitzari (egotekotan) dagozkion ingurumen irizpideak. Gainera, zenbait kategoriatan produktu edo zerbitzuaren bizi zikloaren informazio gehigarria emateko aukera dago, hala nola, Bizi Zikloaren Analisia (BZA), energia kontsumoa, hondakinen kudeaketa, etab.

Proiektua.

ekoetiketakProiektu honetan ZICLA®-k Ingurumen Kalitatearen Zuzendaritza Nagusiarekin lan egin du, ingurumen kalitatearen berme Bereizgarria ekonomia Berdea eta Ekonomia Zirkularrera egokitzeko eman behar diren pausuak zeintzuk diren jakiteko. Bereizgarri honen helburua hurrengo ekimenak sustatzea da:

  • Produktu ekodiseinatuen ekoizpena, merkaturatzea, erabilera eta kontsumoa sustatzea, konpontzea, berrerabilpena, eguneratzea, remanufaturatzea eta birziklapena errazteko eta produktuen iraunkortasuna neurri hauen edo besteen bidez (garantia, zerbitzu teknikoa, etab.) bermatzeko.
  • Ekoizpen prozesu eraginkorrak lortzea berrikuntza, industria sinbiosia, bereizpen adimentsua, balio katearen trakzioa, praktika onenen erabilera BREF dokumentuen bidez eta bestelako ekoberrikuntza neurrien bidez.
  • Baliabideen erabilera eraginkorra lortzea, ura eta energiari berebiziko garrantzia emanez, baliabideen jatorri jasangarria bermatuz, hondakinetatik eratorritako bigarren mailako baliabideen merkatua bultzatuz eta hondakinen kudeaketa hobeago bat sustatuz (EB-aren hondakin hierarkia errespetatzen duena, gaikako bilketa jatorrian egiten duena eta hondakinen zenbaketa eta jarraipena egiten duena).
  • Erosketa eta kontratazio berdea sustatzea Administrazioan.

Halaber, Bereizgailuak hurrengoetarako balio izatea bilatzen du:

  • Kontsumitzaileei informazio argia eta homogeneoa ematea Bereizgailua lortzen duten produktu eta zerbitzuen ingurumen aspektuei dagokienez.
  • Gaur egun EB mailan ingurumen erronka garrantzitsuak edota negozio aukera onak suposatzen dituzten elementuei lehentasuna ematea, hala nola, plastikoak, janari-xahupena, elikagaiak, eraikuntza eta eraispen hondakinak, lehengai kritikoak edo bioproduktuak .