Car Mining: Erabileraz Kanpoko Ibilgailuetatik (EKI) plastikoak berreskuratzea.

2018ko urtarrilean hasi delarik, Car Mining proiektuaren helburu nagusia, Katalunian dauden Tratemendurako Baimendutako Zentroetan (TBZ) dauden Erabileraz Kanpoko Ibilgailuetatik (EKI) kalitate handiko plastikoak berreskuratzearen bidegarritasuna frogatzea da. Bigarren maila batean, Car Mining-ek potentzial handiko hondakin bati balioa ematea bilatzen du, lehengai moduan berriro merkaturatzea ahalbidetuz eta plastiko birjina petroliotik produzitzea ekidinez.

Erabileraz Kanpoko Ibilgailuetatik (EKI) datozen plastikozko hondakinak.

180204 car mining vfu economia circular 4Erabileraz Kanpoko Ibilgailuetatik (EKI) datozen plastikozko hondakinak geroz eta ugariagoak dira pisua murrizten saiatzen diren diseinu berriak direla eta. Gaur egun, plastikoek ez dute haien baloraziorako tratamendu espezifiko bat txatarra paketean eta azkenik hondakindegian amaitzen dutelarik. Hala ere, kalitate oso handiko materialak dira, izan ere ibilgailuen industrial maila altuko espezifikazioak eskatzen baititu.

 

 

Car Mining proiektuan parte hartzen duten agenteak.

car mining reciclaje vfuProiektuaren burua erabileraz kanpoko autoen tratamendurako Autogrúas Sant Jordi SL enpresa izango da eta plastikoak berreskuratzen adituak diren bi enpresaren laguntza teknikoa izango du, Econia Empresaial SL, ingurumen proiektuen kudeaketan aditutako enpresa eta ZICLA, hondakinetatik lehengai berrien garapenean aditutako enpresa.

 

Car Mining proiektuak espero dituen lorpenak.

4Tn plastiko erauztea espero da prozeduraren bidegarritasuna frogatzeko. Horrela, proiektuaren ezarpen osoari esker, bakarrik Autogrúas Sant Jordi-n 150 tona plastikori irteera eman ahalko litzaieke urtero.

Erauzte, biltegiratze eta piezen transformazio lanak kotxeen hurregno zatietan zentratuko dira: aurreko eta atzeko kolpe-leungailua, gurpil babeslea, “torpedo” ur-isurlea, maletategiko erremintak gordetzeko erretilua, ordezko gurpilaren euskarriaren karkasa, depositu ezberdinak eta aurreko gresila. Horrela, akrilonitrilo butadieno estireno (ABS), polietileno (PE) eta polipropileno (PP) materialen beharrezko kopuruak bilduko dira galautsa industrialak fabrikatzeko.

 

Car Mining, Ekonomia Zirkularrra Frogatzeko Proiektu bat.

Car MiningCar Mining proiektuak Kataluiniako Hondakin Agentziaren babesa jaso du “Ekonomia Zirkularraren sustapenerako proiektuentzako diru-laguntzak” deialdiaren bidez eta aurretik burututako Rolling Plastics proiektuan lortutako emaitzetan oinarritzen da, kasiu honetan Ihobe-k babestua “Ekonomia Zirkularra Frogatzeko Proiektuen deialdia“-ren bidez.