Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin-korronteak antzematea.

Proiektuak, industriarako material gisa balio dezaketen Euskal Autonomia Erkidegoko hondakin ez-arriskutsuen eta inerteen korronteak aktiboki bilatu zituen.

Proiektuaren helburua.

Proiektuaren helburua, hondakinen balorizaziorako proiektuen eta balio-kateen sorrera ahalbidetzeko sistema arin bat eratzea izan zen, aktore guzti hauek inplikatuz:

  • Hondakinen sortzaileak.
  • Hondakin hauek material sekundario bihurtzeko teknologia egokien jabeak.
  • Material sekundarioak kontsumitzeko potentzialak siren industriak.
  • Material sekundarioekin fabrikatutako produktuen azken bezeroak.

 

Hondakin balorizagarrien korronteak bilatzea eta balio-kateak identifikatzea.

Proiektuaren esparruan, ingurumenarekiko interesa, interes teknologikoa, soziala eta komertziala konbinatzen zituzten eta balio-kate kohesionatuen sorrera sustatu zezaketen, hondakin korronte berritzaileak bilatu ziren. Honetarako bilaketa aktiboa egin zen.

Balorizatu daitezkeen hondakin-fluxuen artean, bi nabarmendu ziren:

  • Zuntz optikoa.
  • TEEH-en hondakin estirenikoak.

 

Finantzaketa.

200130 IHOBE corrientes residuos Pais VascoProiektua Ihobek finantzatu zuen.