Agregakin birziklatuen kontsumoaren sustapena Katalunian.

Agregakin birziklatuen fabrikazioa, eraiketa eta eraispen hondakinen harrizko frakzioa produktu bukatu batean bilakatzea ahalbidetzen duen prozesu industrial bat da. Hondakin hauen tratamendurako instalazioek, zeru zabalean zein nabe itxietan funtzionatu dezakete. Instalazio hauek azken aurrerapen teknologiko guztiak gehitzen dituzte hondakinen eta atmosferarako emisioak kontrolpean izateko, bereziki hautsa eta zarata. Instalazio bakoitzak produktu ezberdinak ekoizten ditu, onartzen dituen hondakinen arabera, daukan makineriaren arabera eta zonaldeko beharren arabera. Instalazio finkoez gain agregakinak birziklatzeko instalazio mugikorrak daude ere, lurraldean zehar mugitzen direnak behar den lekuetan zerbitzua eskaintzeko.

Agregakin birziklatuen fabrikazio prozesua hainbat lan eskatzen ditu, haien artean nabarmenenak garbiketa, birrinketa, baheketa eta txikitzea direlarik. Fabrikatutako agregakin birziklatuen kalitatea ziurtatzeko, analisi eta karakterizazio sistematikoak egiten zaizkie laborategi homologatuetan.

Bezeroa.

agregakin birziklatuakGestora de Runes enpresak eraikuntza eta eraispen hondakinen eskuragarritasun kontrolatua kudeatzen du eta bere balorizazioa eta gainontzeko hondakinetatik bereiztea sustatzen du transferentzia planta sare handi baten bidez, birziklapen instalazioen bidez eta gordailu kontrolatuen bidez Katalunia osoan zehar.

 

Proiektua.

Proiektua Gestora de Runes de la construcción enpresarentzako egin izan zen eta helburua agregakin birziklatuak merkatu lokaleko balio katearen agente guztiei ezagutzera ematea izan zen.

Proiektuaren testuinguruan, balio kateko hurrengo agenteekin egin zen kontaktua:

  • Preskripzio publikoa egin dezaketen agenteak.
  • Diputazioak.
  • Udalak:
    • Segrià-ko udalak.
    • Vallés Oriental-eko udalak.
    • Gestora de Runes enpresaren instalazioen inguruan, 25km-ko erradioan dauden udalak.

Halaber, kontaktuak ezarri ziren hurrengoekin:

  • Eskualde-kontseiluak.
  • Ingenieritza, arkitektura eta eraiketa-aholkularitza estudioak.
  • Egoitza Katalunian duten eraikuntza enpresak.
  • Eraikuntza gremioak.
  • Elkargo ofizialak.
  • Elkarteak.
  • Hormigoiak eta aurrefarbikatuak ekoizten dituzten enpresak.