Bloga

ZICLA Ziklo-itxiko Ekonomia frogatzeko demostrazio-proiektuetan Euskadin.

12 Ots, 2017 | Ekonomia zirkularra | 0 comments

170207 proyectos economia circular desarrollo sostenible

ZICLA Euskadiko Ziklo-itxiko Ekonomia frogatzeko demostrazio-proiektuetan.

Azken urteotan Ihobe Herri-baltzuak Ziklo-itxiko Ekonomia frogatzeko demostrazio-proiektuen deialdia bultzatu du, hondakin ezberdinentzako irteera zirkularra eta industria mailako ezarpena bilatzen duten proiektuak aurrera eramateko.  

Giro honetan eta hondakinentzako irteera berritzaileak bilatzen dituen enpresa den moduan, Zicla-k aipatutako deialdiaren baitan burututako 36 proiektuetatik 4etan hartu du parte 2014 urtetik gaur egun arte, beste enpresa, teknologi-zentro eta kluster ezberdinekin batera. 4 proiektuak aplikazio eremu ezberdinetara egokitu dira. Hauetatik, Zicla proiektu bateko buru izan da eta beste 3 proiektuen partzuergoaren partaide.

Proiektuak hurrengoak izan dira, aplikazio sektorearen arabera antolatuta:

Automozioa eta garraioa.

170117 RESEAT economia circular vehiculo fuera uso 2

    • Rolling Plastics:Euskadiko Erabileraz Kanpoko Ibilgailuetatik lortutako plastikozko piezen birziklapena maila altuko galautsak lortzeko.

    Parte hartzaileak: ZICLA (burua), JubediEconiaGaiker.

     

 

170116 RESEAT economia circular vehiculo fuera uso 6

 

 

 

 

Gai elektrikoak eta makinaria.

170201 revista platicos modernos reciclaje vehiculos fuera uso3

 

 

 

Ehungintza eta moda.

170212 economia circular desarrollo sostenible PISADAS RECICLADAS

 

 

Proeiktu guzti hauek bizi zikloko ikuspuntua izan dute bere ingurumen balioa zehaztasunez jakinarazi ahal izateko. Honi esker, 4 proiektuetatik lortutako produktuak (hondakin ezberdinetatik abiatuta lortutakoak) baino jasangarriagoak direla ikusi ahal izan da, material birjinetatik lortutako produktuekin alderatuta.

Euskadin Ziklo-itxiko Ekonomia frogatzeko 36 Demostrazio-proiektuak.

170201 revista platicos modernos reciclaje vehiculos fuera uso5.png

Ziklo-itxiko Ekonomia frogatzeko Demostrazio-proiektuetan lortutako fruituak ezagutzera emateko, Ihobek enpresen ekimenek izandako emaitzak biltzen dituen dokumentu bat argitaratu du berriki.

Emaitza batzuk aipatzearren, proiektu guzti hauei esker (proiektuen arrakasta epe laburrean %40a izango dela estimatzen delarik), 276.000 tona hondakinengan eragingo da hauen upcycling-a lortuz eta hondakindegian amaitzea ekidingo delarik. Horretaz gain, bideragarritasun ekonomikoaren analisia egin eta gero ikusi den moduan, 38,7 milloi euroko fakturazioa lor daiteke eta 156 lanpostu sortu, betiere aurkeztutako proiektuen arrakasta %40a izango dela kontutan izanik.

Deialdi guztietatik esanguratsuena, azken urtekoa izan da.

170212 ekonomia circularra 1

 

 

 

 

 

Irudia: proiektu multzoaren emaitza potentzialak. Iturria: Ihobe

170212 ekonomia circularra 2Inbertsio publikoaren araberako emaitzak fakturazioa, enplegua eta materialen aurreztearen ikuspegitik hurrengoak dira.

 

 

Irudia: Proiektuen emaitzak inbertsio publikoaren 100.000€ bakoitzeko. Iturria: Ihobe

Azkenik aipatu beharra dago, alde batetik proiektu hauetan hainbat enpresek parte hartu dutela, denera 85 enpresa partaide izan direlarik gehiengo euskaldunarekin, eta bestetik, deialdi ezberdinetan zehar aurkeztutako ideia eta proiektuen kopuru handia, urtez-urte handitzen joan dena.

 

 

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude