Bloga

Iturria: Restyling proiektuaren partzuergoa.

Arrakastaz amaitu da kobrantza- eta tiket-makinen birmanufakturarako RESTYLING proiektua.

13 Mar, 2023 | Ekonomia zirkularra | 0 comments

SITECO enpresa arabarrak, ZICLAren partaidetzarekin, arrakastaz gauzatu du RESTYLING ekoberrikuntza-proiektua, bere tiketing- eta kobrantza-makinen birmanufaktura-sistema berritzaile bat ezartzeko. Negozio-lerro berri horrek, hain zuzen ere RESTYLING izenekoak, osagaiak berreskuratzeko aukera ematen du, makinen bizitza luzatzeko, ingurumen-aztarna murrizteko, kostu ekonomikoak murrizteko eta bezeroak leialtzeko.

Birmanufakturaren garrantzia kobrantzaren kudeaketaren sektoren ekonomia zirkularrarentzat.

Tiketing-makinek eta kobrantza kudeatzeko makinek zerbitzua erabiltzen duten enpresei (garaje publikoak, unibertsitateko edo enpresetako jantokiak, kiroldegiak, musika-ekitaldiak, etab.) laguntzen diete zerbitzu espezifiko baten erabiltzaileek zerbitzua eskuratu eta/edo ordaintzea kudea dezaten.

SITECOk, makina mota horien fabrikatzaileak, renting-, mantentze- eta online aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen dizkie bezeroei, eta produktuak sendotasun- eta iraunkortasun-irizpideen arabera fabrikatzen dira. Hala ere, azken urteotan enpresa lehiakide berriak sartu dira merkatuan. Egoera berri horrekin, SITECOk betiko bezeroen aldeko apustua egin du, duela 15 edo 20 urte instalatutako makinak berritu eta prest jarriz.

Helburuak, jarduerak eta emaitzak.

Siteco

RESTYLINGen helburu nagusia izan da SITECOk fabrikatutako makinen bizitza baliagarria luzatzea eta, horrela, hondakin elektriko eta elektroniko bat sortzea saihestea, eta, aldi berean, enpresak saldutako makina zaharrenen bezeroak atxikitzea, ingurumenari dagokionez lagunkoiagoak diren eta prezio erakargarriagoa duten makinen eskaintzaren bidez.

Hori lortzeko, birmanufaktura-prozesuaren behar teknikoak eta SITECOk horiei aurre egiteko duen gaitasuna diagnostikatu dira. Proiektuaren esparruan, eskala pilotuan egin da SITECOren benetako 6 makina birmanufakturatzeko prozesua (katalogoko 5RC eta mini RC modeloenak), eta bezeroen artean baliozkotu da makina horien funtzionamendua. Proiektua zabaltzeak aukera eman dio SITECOri bere merkatu objektiboan kokatzeko, aitortutako birmanufaktura-zerbitzuen zuzeneko hornitzaile gisa.

RESTYLING prozesuaren barruan 5RC makina bat birmanufakturatzeak 94 kg CO2 baliokideren emisioa aurrezten du, makina berri baten fabrikazio eta salmentaren aldean. SITECOk birmanufaktura-protokolo bat sortu eta ezarri du lan-ildo honetarako. Protokolo horretan, honako hauek jasotzen dira: desmuntatze-prozesuak, piezen destinoa (birziklatzea, bezeroko beste makina zahar batzuetarako ordezko piezak, edo birmanufakturatutako makinarako piezak), kasu bakoitzean egin beharreko garbiketa- edo egokitzapen-eragiketak, eta birmanufakturatutako makina muntatzeko jarraibideak. Gainera, proiektuaren esparruan, bere instalazioetako birmanufaktura-prozesuaren azterketa egin da, eta, horrela, prozesuaren indarguneei eta hobetzeko tartea dutenei buruzko ezagutza lortu da.

Kalkuluen arabera, RESTYLINGek % 14ko ekarpena egingo dio SITECOren fakturazioari, kobrantza eta tiketinga kudeatzeko makinen ildoan.

Finantzaketa.

ihobe , feder

RESTYLING Eusko Jaurlaritzaren Ekoberrikuntza Zirkularrerako Laguntza Programak babestu du. IHOBE Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak kudeatzen du programa, 2021eko deialdian, eta EGEF funtsak ditu finantzatzeko.

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude