Hiri askotan, maiz gertatzen da hainbat motatako ibilgailuek autobus bidea inbaditzea. Gertaera honek garraio publikoa geldotzen du eta arrisku egoerak sorrarazten ditu autobus gidariek motorrak, kotxeak, baita bizikletak ere saihestu behar dituztenean. Autobus bidea bereizgailuen bidez bereiztea praktika arrunta da mugikortasun jasangarriaren eta garraio publikoaren alde egiten duten Espainiako hiri ezberdinetan. Bereizgailuen funtzioa hain zuzen, autobus bidea mugatzea eta bide bereiztua bezala ikustaraztea da, autobus eta taxientzako soilik izan dadin eta trafikoa arintzeko eta okerreko aparkatzea ekiditeko.
Haien autobus bideentzako, Zebra bereizgailuak aukeratu dituzten hiriak.
ZICLA-ren Zebra® bereizgailuaren erabilera autobus bidea mugatzeko eta bereizteko, ez da berria. Orain dela lau urte jada, Bilboko hiriak Zebra® 13 eredua ezarri zuen bere autobus bideetan banatze-elementu gisara. Valentziako hiriak ere, ZICLA-ren Zebra® bereizgailua berriki erabili du bere autobus bideak banatzeko los Centelles eta Maties Perelló kaleetan.
0 Comments