Datozen irailak 19 eta 20, Basque Ecodesign Meeting, ekodiseinuaren euskal topaketaren 2. edizioa ospatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian. Aurten kongresua bi egun izango ditu, lehenengo egunean ekonomia zirkularra balio katearen trakzioa, hondakinak, etab. landuko dira eta bigarren eguna sektoreen araberako saioak ospatuko dira, euskal ekonomiaren sektore garrantzitsuenetariko batzuetan ematen ari diren ingurumen berrikuntzak lantzeko. Altzariei eta arkitekturari eskainiko den saioan Reseat proiektua aurkeztuko du Ideilaneko Jon Santakolomak, proiektuaren parte-hartzeileetako batek, bere hitzaldian.
Reseat proiektua.
Erabileraz Kanpoko Ibilgailuetatik (EKI) eserlekuak berreskuratu eta goi mailako besaulki moduan berriro merkaturatzeko Ekonomia Zirkularra Erakusteko proiektu bat da, 2017an amaitua. Emaitza RESEAT besaulkia da, larruzko besaulki ekodiseinatua, goi mailakoa, hondakin bat kalitate altuko produktu batean bilakatu daitekeela frogatzen duena eta ekodiseinu eta ekonomia zirkularraren adibide argia. Proiektua FEDER funtsa europarrek eta Ihobek, Ingurumen Kudeaketarako Eusko Jaurlaritzaren Hiri Baltzuak finantzatuta egon da eta hurrengo enpresen parte-hartzea izan du baita ere: Algon, Icaza, Econia, eta Habic.
0 Comments