Pasadan maiatzak 18an Design for All Foundation 2017 (8. edizioa) sariak eman ziren Sant Antoni de Calonge hirian (Girona), Pertsona Guztientzako Turismo Aktiboaren Nazioarteko Lehen Kongresuaren baitan.
Design for All Foundation-en sariak mundu osoko enpresa, erakunde, administrazio eta profesionalek, Guztiontzako Diseinua/Diseinu Unibertsala ezartzea pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzeko balio duela frogatzeko egindako esfortzu handi zein txikiak goratzen ditu.
Edizio honetan, ZICLA-ren Zebra® loreontziak “Praktika Ona” diploma jaso zuen.
Praktika Onak behar edo arazo baten identifikazioaren fruitu dira eta erabiltzaile edota bezeroen behar eta itxaropenak betetzen dituzte. Urtero nazioarteko epaimahai batek 5 “Praktikarik Onenak” aukeratzen ditu bere inpaktuagatik nabarmentzen diren haiei eta etorkizunean Guztiontzako Diseinua/Diseinu Unibertsalaren hobekuntza lortzeko bidea irekitzen dutenei Nazioarteko Design for All Foundation Saria emateko.
0 Comments