Bloga

El Periódico: Produktuak diseinatu hurbileko hondakinekin.

20 Abe, 2017 | Zicla komunikabidetan, Ekonomia zirkularra | 0 comments

El Periódico 2017/12/19

Konpainiak autobus erabiltzeileen irisgarritasuna hobetzen dituzten autobus plataformak garatzen ditu.

hurbileko hondakinakHondakinak hirietara bueltatzea onura moduan. ZICLA, negozio-eredu zirkular bat duen enpresak, hondakinak berreskuratzen ditu bere produktuetan lehengai moduan erabiltzeko. konpainiak diseinuetan zentratzen ditu bere esfortzuak.

“Kontzeptua soila da: hirietan sortutako hondakinak haietara bueltatzea konponbide moduan”, azaldu du Alfredo Balmaceda-k, ZICLA-ren fundatzaileetako batek, ZICLA-n garatzen dituzten produktuak horren adibide dira. Horretarako, kontsumitu ondorengo hondakinak erabiltzen dituzte lehengai moduan beti.

Erabiltzen duten hondakinetako bat, kable elektrikoen kobrea berreskuratzeko prozesuan soberan geratzen den plastikoa da. Material hau industriako beste hondakin batzuekin nahasten dute.

“Zenbait hondakinen multzoak behar ditugun formulazioak eraikitzea ahalbidetzen digu, gure produktuek nahi ditugun ezaugarriak izan ditzaten”, azaldu du Balmaceda-k. Horretarako, hainbat konbinazio aztertzen dituzte.

Enpresak laborategiekin batera egiten du lan, non potentziala duen nahastearen frogak egiten diren. “Arrakasta istorio bat lortzeko bidegarritasun ekonomikoa kontutan izaten dugu”, azpimarratu du. Haien bezeroei gogoratzen dieten irizpidea da.

ZICLAk beste enpresa batzuen eta administrazio publikoen zerbitzura jartzen du sektorean duen 12 urteko esperientzia. Beste aholku bat: produktu homogeneorik ez saldu. “Guk gure irtenbideen inplementazio prozesuan zehar laguntzen dugu”, azpimarratu du enpresariak.

Balmaceda-k autobus geltokietako plataformak jarri ditu adibide moduan. Hauen helburua irisgarritasuna hobetzea da. Horretarako, ZICLA-k puzzle baten antzeko sistema bat garatu zuen: espazioaren ezaugarriei egokitzen dena.

“Instituzioari aholkuak ematen dizkiogu formarik egokiena aukeratu dezan”, amaitu du. Berdin gertatzen da beste bost soluzioekin. Hauen artean bidegorrietako bereizgailuak nabarmentzen dira (malguak, bide mota eta ibilgailuen abiadura ezberdinetara egokitzeko diseinatuak). Hauek fabrikatzeko etabiltzen diren hondakinak hurbilekoak dira. Kataluinatik, Espainiatik edo Europatik datoz. Eta horrela izatea zaintzen dute.

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude