Bloga

Gailu elektriko eta elektronikoen Ekonomia Zirkularra Indumetal Recycling-en eskutik Global Innovation Day jardunaldian.

8 Mai, 2017 | Beste batzuk, Ekonomia zirkularra | 0 comments

170509 raee reciclaje sostenibilidad economia circular

Global Innovation Day 2017 jardunaldia, Innobasque-k (Berrikuntzarako Euskal Agentzia) antolatutako Euskal berrikuntzaren hitzordu handia, maiatzaren 16ean ospatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian.

Hemen, Indumetal Recycling, aditua RAEE-en kudeaketan (Gailu Elektriko eta  Elektronikoen Hondakinak), hondakin hauei ematen dien tratamendua aurkeztuko du Ekonomia Zirkular baterako ekarpen moduan. Gainera, Weeenning proiektuaren baitan RAEE-en bilketarako garatutako kontainer bat izango du ikusgai.

Weeenning Proiektua.

Weeenning proiektuaren baitan RAEE-en bilketa egiteko zenbait kontainer garatu eta Getxoko herrian ezarri ziren, ondoren birziklapen edo berrerabilpen prozesuetara bidaltzeko. Global Innovation Day ekimenean, RAEE-ak birziklatzeko eta umeek erabili ahal izateko moldatuta dagoen kontainerra ikusi ahal izango da.

Proiektu hau Indumetal Recycling, Getxoko Udala, Udalsarea21 eta ZICLA enpresari esker burutu ahal izan zen eta Berringurumena proiektuen markoan garatu izan zen, Ihobe-k, Ingurumen kudeaketarako Eusko Jaurlaritzaren Herri-Baltzuak bultzatutako deialdia.

Global Innovation Day eta Innobasque.

Aurten ekimen honen 6. edizioa ospatzen da, sektore eta eremu ezberdinetan gauzatutako berrikuntza esperientziak elkarbanatzeko puntua izan nahi duelarik betiere Innobasque-ren helburu nagusiarekin: Euskadi gizarte berritzaile bat bihurtzeko prozesua bultzatzea, dinamizatzea eta neurtzea.

Indumetal Recycling eta ZICLA  Circular Basque ekimenaren partaide dira eta Ekonomia Zirkularra, lehentasunezko lan eremu bat da Innobasque-rentzako.

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude