Bloga

Ekonomia Zirkularrari buruzko Nazioarteko II. Topaketa Donostian.

20 Urt, 2020 | Ekonomia zirkularra | 0 comments

Hilaren amaieran Europako 200 aditu hartuko ditu Gipuzkoak Ekonomia Zirkularraren Nazioarteko II. Topaketan, enpresa eta gizarte arloetan ekonomia zirkularrarekin zerikusia duten esperientzia eta proiektu nagusiak ezagutzea helburu duen programarekin.

Programa.

  • Hilaren 30ean, besteak beste, Londres bezalako hirietako ekonomia zirkularreko nazioarteko adituen inpresioak, esperientziak eta ezagutzak, klimaren aldeko ekintzaileen esperientziak eta proiektuak eta Frantziako Ekonomia Zirkularrerako Institutuak bere herrialdean egiten duen lana ezagutuko dira.
  • Urtarrilaren 31n, nazioko eta nazioarteko hainbat erakundetako kideek osatutako ordezkaritza batek GK Recycling osatzen duten Gipuzkoako birziklatze sektoreko enpresak bisitatuko ditu. Bertan, lurraldean garatzen ari diren aurrerapenak eta proiektuak bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte, eta etorkizuneko proiektuetarako lankidetza loturak ezarri.

 

Datak eta kokapena.

Topaketa urtarrilaren 30ean eta 31n izango da EHUko Carlos Santamaria zentroan, Donostian.

Antolatzaileak.

Ekimenaren bultzatzailea Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentua da, laguntzaile hauek dituela: Birziklatzearen Industrien Europako Konfederazioa (EuRIC) ; Berrreskuratzearen eta Birziklatzearen Espainiako Federazioa (FER); eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Eskola.

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude