Bloga

EcoService: Plastiko jasangarriak sortzera eta hauek euskal industrian sartzera bideratuta dagoen berrikuntza gune baten sorrera.

24 Mar, 2020 | Beste batzuk, Ekonomia zirkularra | 0 comments

Europar Batzordeak automobilgintza bezalako sektoreetako produktuetan plastiko birziklatuaren gutxieneko ehuneko jakin bat erabiltzeko ezarri duen betekizuna dela eta, material mota honekiko eskaria esponentzialki handitu da. Gaur egun ez dago euskal industriaren eskari guztia asetzen duen kalitate oneko material birziklatu nahikorik. Honegatik, plastiko birziklatuen balio-katearen traktore gisa jarduteko eta euskal enpresen artean horien eskaria bultzatzeko asmoz, 2018an EcoService, bi urteko iraupena duen Ekoberrikuntza proiektua hasi zen.

EcoService-ren helburua eta ekintzak.

200324 gaiker BRTA economia circular sostenibilidadEcoService-ek, plastiko jasangarriak euskal industrian sartzera bideratuta dagoen berrikuntza gune bilakatu nahi du, EAEko plastikoen industriari, balio-katearen zati guztiak kontuan hartzen dituen zerbitzu bateratuak eskainiz. Hau proiektua gidatzen duen GAIKER-BRTA Zentro Teknologikoak eta honi laguntza teknikoa ematen dion ZICLAk, beren jardueran zehar EAEn detektatu eta partzialki karakterizatu dituzten fluxu plastikoen eta proposamen berriko fluxuen trakzioaren bidez egingo da.

EcoService-ren lidergoa eta finantzaketa.

Logo Ihobe 2019EcoService proiektua Basque Research and Technology Alliance(BRTA) erakundeko kide den GaikerTeknologia Zentroak zuzentzen du ZICLAren laguntza teknikoarekin.

200327 Logo UEFEDER14 20 lemaEcoService proiektua Ihobek finantzatzen du, EBko FEDER programakofuntsekin batera.

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude