Bloga

Bizi Zikloaren Analisia, Ziklo-itxiko Ekonomiara hurbiltzeko tresna bezala.

8 Ots, 2017 | Ekonomia zirkularra, Iritzia | 0 comments

Bizi Zikloaren Analisia (BZA), ISO 14040 Arauak erregulatzen duena, produktu edo zerbitzu batek bere bizitza osoan zehar ingurumenarekiko duen jarrera aztertzeko metodoa da, bizi zikloko fase guztiak aztertzen dituelarik, orokorrean: diseinua, ekoizpena, garraioa, erabiltzea eta bizitza amaiera.

Produktu edo zerbitzu bakar baten ingurumen profila kalkulatzeko erabili daiteke edo produktuen arteko konparazioa egiteko ere bai.

BZA bat merkatuan aurki daitezken programa informatiko ezberdinen bidez egin daiteke,  “BZA-ren software” izena jasotzen dute. Programa hauek, alde batetik datu baseak erabiltzen dituzte ingurumen aspektuak baloratzeko (zenbakiak jarri emisioei, kontsumoei, etab.) eta bestetik, metodologia jakin batzuk jarraitzen dituzte inpaktuak baloratzeko (emisio, kontsumo, etab. horiek zein eragin dituzten jakiteko).

Zein da bizi ziklo osoa aztertzearen garrantzia?

Produktu edo zerbitzu baten ingurumen profila bere bizitzaren fase bakar baten arabera ebaluatzen denean, garrantzitsuak izan litezkeen zenbait inpaktu alde batera uzten dira eta horregatik, errealitatetik urrundutako ingurumen profil bat lortzeko arriskua dago.

BZA-ren metodoari esker, ingurumen inpaktu garrantzitsu guztiak kontutan hartzen dira, horrela, emaitzek produktuaren osotasuna aintzat hartzen dutela ziurtatu daiteke.

Ezaugarri hauengatik, Bizi Zikloko Analisia ezinbesteko tresna da Ziklo-itxiko Ekonomia bateranzko trantsizioan, izan ere, mota guztietako produktu eta zerbitzuen ingurumen profil fidagarriak eman ditzake.

Aplikazioko kasu praktikoak.

Zicla-ren eskutik burututako eta berriki amaitutako bai RESEAT proiektuan, zein Rolling Plastics proiektuan BZA-k erabili dira emaitzak kalkulatzeko. Bi kasuetan BZA-k Econia enpresak burutu ditu Ihobek, Ingurumen Kudeaketarako Eusko Jaurlaritzaren Hiri Baltzuak, publikoki eskaintzen duen Eco-it programaren bidez.

Analisiak RECIPE metodologian oinarritu dira eta inpaktuen ebaluazioa Eco-Indicador 99 (mPt) eta Karbono Aztarnaren (CO2 kg baliokideak) bidez egin da.

170208 Reseat en karbono aztarna redRESEAT ProiektuarI esker, Erabileraz Kanpoko Ibilgailuen eserlekuekin egindako butaka baten ekoizpena lortu da. “Butaka  birziklatu” hau, modu arruntaren bidez ekoitzitako butaka batekin alderatu zen eta emaitza hurrengoa da: RESEAT butakaren karbono aztarna %60,92 txikiagoa da butaka arruntaren Karbono Aztarnaren ondoan.

 

 

170208 Rolling plastics en karbono aztarna redRolling Plastics proiektuaren  kasuan, Erabileratik Kanpoko Ibilgailuen piezetatik eratorritako polipropileno (PP) birziklatuzko galautsak lortu ziren. BZA-ren bidez, 1kg galauts birziklatu eta 1kg galauts birjina alderatu ziren eta lortutako emaitzen arabera, karbono aztarna %25´3 eta %58´9 tartean murrizten da galauts birziklatuaren kasuan.

 

 

Bi kasuetan emaitzak espero zirenak izan diren arren, zenbaki zehatzak eman ahal izateko eta produktuak zorroztasunez alderatu ahal izateko, Bizi Zikloaren Analisiaren metodologia erabiltzea ezinbestekoa izan da.

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude